2023/07/16 12:00

Gautegiz Arteagako Zendokiz auzoan. | Jaiak

Karmen Jaiak Gautegiz Arteagan

12:00

Gautegiz Arteagak Zendokiz auzoko Karmen eguna ospatuko dau datorren garagarrilaren 16an. Udako lehenengo jaia da, San Lorentzo abuztuaren 10ean eta San Antolin irailaren 2an ospatzen dira.

Irailaren 16an, Karmengo egunean, Gautegiz Arteagak tradizino handiko erromeria bategaz ospatzen dau jai eguna eta urtero herritar asko joaten da bertara. Jaia Zendokiz auzoan ospatzen da, Karmengo ermitearen inguruan eta egun horretan, itsasgizonak eta familiakoak joaten ziran babes eske: Jaia tradizino handikoa da, itsasgizonen herria garelako. Geure bizilagunetako asko itsasgizonak izan dira edo itsasgizonen ondorengoak gara eta horregaitik errotu da Karmengo eguna Zendokizen eta ilusinoz eusten deutsagu, bizibide hau gure gazteen artean hain presente ez dagoan arren. Egun polita da, familietako hainbat belaunaldi batzen diralako landa giroko jai maitagarri eta alai honetan, azpimarratu dau Patrik Saitua Gautegiz Arteagako alkateak.

Ospakizuna 12:00etan hasiko da Meza Nagusiagaz. Ondoren, herriko jantza taldeak, Artie Dantza Taldeak, erakustaldia egingo dau eta ondoren, gure erromeria tradizionalen formatua berreskuratu dauen Eingo talde ospetsuak musika, abestiak eta umore ona jarriko ditu. Aitatu behar da talde honetako kideen artean Gautegiz Arteagako hainbat lagun dagozala. Mokaua hartzeko aukerea be egongo da eta ezin ahaztu auzo honetan haretx siku handi baten enborraren barruan jaiotako haretx gaztea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu