Inun-ek 'Bai Bai' abestia argitaratu dau

Bizkaie! 2023-07-13 10:18   Musikea

Sergio Mayoral tronpetistearen eta Xatiro raperoaren laguntzeagaz.

Musika ahalguztiduna abestiaren argitalpena plazaratu eta hiru hilabete pasau ondoren, Inun-ek (Mikel Inuntzaga) udarako kanta barria ataratea erabagi dau, Bai Bai izenekoa.

Olapop estiloko abestia dala esaten dau, Inunek berak asmautako generoa, haren estiloa definiduten dauena. Esaldi bakotxak, umorea eskaintzen dau, Inuntzagaren esanetan barre egiten deutso besteakandik nabarmentzeko daben jokabide narzisistei.

Sergio Mayoral, tronpetistea eta Xatiro raperoa lagun, uda saborea dauen abestiagaz gorputza astintzera konbirta egiten deusku.

Ikusi hemen bideoklipa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu