I. Gaztedoku 2023

Bizkaie! 2023-07-13 07:54   Kulturea

SGAE Fundazinoak Euskadin bizi diran dokumental-zuzendari gazteei zuzenduta.

SGAE Fundazinoak, Euskadiko SGAEren Lurralde Kontseiluaren bitartez, I. Gaztedokuren deialdia egin dau. Helburua sare sozialen erabilereari buruz hausnartzen daben sorkuntza-dokumentalen egiletzea bultzatzea eta autortzea da. Sorkuntza-dokumentaltzat hartuko da zuzendariaren ikuspegi artistiko personal eta subjektiboan oinarritutako edozein lan edo obra, tresna zinematografiko eta narratiboak ardatz.

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diran munduko edozein herrialdetako SGAEko eta 35 urte beheragoko bazkideek parte hartu ahal izango dabe, aitatutako gaiari buruzko dokumental bat aurkeztuz, gehienez 30 minutukoa, jatorrizkoa, edozein hizkuntzatan filmautakoa eta SGAEn erregistrautakoa (edo erregistretako izapidean).

Euskal ikus-entzunezkoen sektorean ospe handiko profesionalez osotutako epaimahaiak balorauko ditu proposamenak: 2.000 euro (zergak barruan) dokumental onenari, 1.000 euskeraz egindako lan onenari eta 500 euroko aitamen berezia.

Horrezaz gan, hautatutako hiru lanak EAEn egingo dan lehiaketa honen amaierako ekitaldi batean proiektauko dira eta Estadu mailako SGAE edo eta SGAE Fundazinoaren ardurapeko beste areto batzuetan be erakusgai izango dira.

Dokumentalak helarazoteko epea 2023ko abenduaren 15ean amaituko da.

Eskaerak zelan bialdu?

Jagokon fitxa tekniko-artistikoagaz batera, lehian aurkezten diran obrek bialdu ondoko helbide elektronikoa erabiliz: mzubimendi@fundacionsgae.org.

Dokumentalaren estekaz eta aitatutako fitxaz gan, inskripzio-inprimaki bat eta SGAEko obra-erregistroaren erreferentzia (edo, bestela, izapidetze fasean dagoala erakusteko egiaztagarria) erantsi beharko dira.

Oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu