Azkuna Zentroak komikigintzan nazioarteko egoitzarako deialdia edegi dau

Bizkaie! 2023-07-12 13:20   Kulturea

Irailaren 11n zarratuko dan deialdiaren bidez, 3 persona hautatuko dira.

Azkuna Zentroak sorkuntzearen alde egiten jarraitzen dau komikigintzako nazinoarteko egoitzearen deialdiari esker. Egoitzea hiru lagunek Quebec-eko Maison de la Littérature, Angoulêmeko Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’Image eta Azkuna Zentroa, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa bisitau deien. Hiru komikigilek hartuko dabe parte Angoulêmen, Bilbon eta Quebecen egingo dan proiektu honetan.

Irailaren 11n zarratuko dan deialdiaren bidez, 3 persona hautatuko dira: Frantziako egoiliar bat, Espainiako bat eta Kanadako bat. Programea Angoulêmen (urtarrilaren 20tik zezeilaren 20ra), Bilbon (zezeilaren 20tik martiaren 24ra) eta Québec-en (martiaren 25etik apirilaren 25era) jorratuko da.

Hiru egoitzak eta uri bakotxak atontzen dauen jaialdiak aldi berean egingo dira (Angoulêmeko Komiki Jaialdi Internazionala, Gutun Zuria: Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia eta Festival Québec DB Québec-en).

Aurten parte hartu nahi dabenek Angulemako Cité Internationale de la Bande Dessinée-ra, Bilboko Azkuna Zentrora edo Quebec-eko Maison de la Littérature-ra bialdu behar dabe eskaerea, jatorrizko edo bizi diran lurraldearen arabera. Erakunde bakotxak hiru proiektu aurrehautatuko ditu aurkeztutakoen artean. Azken aukeraketea hiru erakundek egingo dabee eta hiru irabazleak batera aukeratuko ditue, besteak beste, eskabidean aurkeztutako aurreko proiektuen kalidadea balorauko dabe.

Deialdiaren ebazpena urriaren 1etik aurrera jakinarazoko da.

Egoitzea eskatzeko, hautagaiak gitxienez urte biko praktika artistikoa izan behar dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu