Jardun biko irakaskuntzeari buruzko udako ikastaroa gaur hasi da
2023-07-12 10:57 KultureaInformazino gehiago hemen.
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jardun biko irakaskuntzarako gakoak: oinarrizko erremintak eta estrategiak UPV/EHUren udako ikastaroaren edegieran izan da eta ondokoa gogorarazo dau: pandemia garaia momentu egokia izan zan, desgrazia osoaren erdian, digitalizazinoaren gaiari heltzeko, izan be, konturatu ginan ez gengozala prestatuta mundu digitalak eskatzen dituan beharrizanei modu egokian erantzuteko. Gauzak holan dirala, jarrera sendoa behar dala esan dau: aurrez aurreko jarduna alde batera itxi barik, modu osogarrian, digitalizazinoaren bitartez sortzen jakuzan aukerak erabilteko.
Esangura honetan, Zupiria sailburuak adierazo dau aparteko garrantzia hartzen dauela irakasleen prestakuntzeak eta, horregaitik, Jaurlaritzak konpromisoa hartu ebala, covid-aren ondorengo garai honetan, aitatu arloan be aurrera egiteko, behar diren baliabideak eta prestakuntzak eskainiz, online bidez egin behar diran eginkizun horreetan gaitasunez jokatzeko moduan izan gaitezan.
Egungo bizi-erritmoek lanagaz eta familiagaz bateragarriak diran ikas-irakas ereduak eskatzen dituela emoten dau. Era berean, ezinbestekoa da ikas-irakas prozesuak persona bakotxaren ikaskuntza-erritmoei egokitu beharra. Eszenatoki honetan badago, gainera, beste eragile bat: pandemiak sortarazotako ikas eta irakas esperientziak. Horregaitik, leitekeana da urtenbidea eszenatoki hibrido edo jardun bikoetan egotea, horreetan buztartuz modu sinkronoak eta asinkronoak.
HABEk atondutako ikastaro honetan, jardun biko irakaskuntzearen marko teoriko-praktikotik ekinez, esparru honetako esperientziak aurkeztuko dira. Horrezaz gan eredu honetan jardun daben edo jardungo daben irakasleentzat baliogarriak izan daitekezan zenbait estrategia eta erreminta be aurkeztuko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!