'Erein argitaletxeak ez dau erabagi Igela argitaletxea gelditzea'
2023-07-11 13:26 KultureaIgelaren «jaube diran enpresariak» enpresa bakarra da eta bere izena da Erein argitaletxea.
Harridura osoz irakurri dogu gaurko Berria digitalean Uxue Rey Gorraiz kazetariak sinatuta izenburu hau: «Igela argitaletxea gelditzea erabagi dabe haren jaube diran enpresariek». Barri hori eta ondoren agiri diran afirmazino batzuk ikusita, behartuta sentiduten gara kontu batzuk argitzera. , orain hiru urte, orduko jaubeak jubiletan zirala eta, argitaletxe hori erosi baitzeban, Nafarroan eta Euskal Herri osoan argitaletxe horren beharra dagoala pentsaurik.
Orain dala hiru urte Erein argitaletxeak pentsau eban langile bat hartzea Iruñean –gizarte haretan sortua eta garatua baitzan Igela argitaletxea ordura arte– eta hari autonomia guztia emotea. Langile hari soldata bat esleitu jakon eta errentagarritasunaren gaineko helburu eta eginkizun batzuk itundu zituen hiru urtean, urtero-urtero, errebisetakoak. Langile hori Lander Majuelo zan eta beti izan dau egoerearen gaineko barri zehatza eta lan egiteko askatasun osoa. Hiru urte pasau diranean, eta besteak beste, aurrez itundutako helburu eta eginkizun horreek bete ez diranez, langile horren gaineko kontratua bertan behera itxi behar izan dau Erein argitaletxeak.
Erein argitaletxeak ez dau erabaki Igela argitaletxea gelditzea. Aurreneko kasua izango litzateke munduan kaleratutako langile batek erabagitzen dauena enpresearen jarduna noiz gelditzen dan. Erein argitaletxeak hitzartuta dagozan liburu horreek argitaratzeko asmoa dau eta gero erabagiko dau aurrerantz zein modutara jarraituko dauen argitaletxeak. Aurreratu geinke, irakurleen eta euskaltzaleen lasaitasunerako, jakina, Igelaren katalogoa eskuragarri egongo dala eta Ereinek ahal dauen guztia egingo dauela proiektu editoriala aurrera eroateko orain arte egin dauen bezela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!