Gorka Urbizu nazinoarteko ACL23 kongresuan
2023-07-11 12:52 KultureaHizkuntza-eredu neuronalak dira hizkuntza-teknologiagaz lan egiteko oinarria, alegia, hizkuntza bat automatikoki ulertzeko eta sortzeko eredu konputazionalak. Hareen bidez lortzen dira, esate baterako, testuak laburtzea, zuzentzea, galdera-erantzun bidezko bilaketa-sistemak, txatbotak, sentimenduen analisia egitea eta gaien erauzketea.
Esangura horretan dabiz ikertzen, besteak beste, Orai NLP Teknologietako ikertzaileak, zelan erabili hizkuntza-eredu neuronalak hain datu-kopuru handiak eta horrenbesteko konputazino-ahalmena erabili ezin dituen hizkuntzetarako eta inguruneetarako. Hain zuzen be, arazo horri konpibdeak topetako, ikerketa-lan bien aurkezpen laburra egin dau Oraiko ikertzaile dan Gorka Urbizuk, Association for Computational Linguistics-ek (Hizkuntzalaritza Konputazionalaren Elkarteak) antondutako ACL23 biltzarrean, Toronton.
Ikerketa horreek Elkartek deialdiko ICL4LANG proiektuan egin dira, Tecnaliagaz eta HiTZ zentroagaz alkarlanean. Xabier Saralegi Oraiko NLP Teknologian aditua izan da arduraduna.
Gorka Urbizuk azaldu dauenez, ia bideragarria ete dan hizkuntza-ereduak entrenetako itzulpen automatiko bidez sortutako testua erabiltea aztertu dabe. Hizkuntza handi bateko edukiak hizkuntza txikiago batera itzuliz lortutako ereduak baliogarriak diran ala ez ikusteko, gaztelaniazko corpus erraldoiak itzuli ditue euskerara, eta hareekaz hainbat hizkuntza-eredu entrenau, besteak beste, euskerazko testu natiboakaz buztartuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!