Village People, Viva Suecia eta Zetak, Zurriolako hondartzan
2023-07-11 09:09 MusikeaKontzertu bi izango dira doban egunero Donostiako Jazzaldian.
Aniztasuna da Keler Guneko programazinoaren ezaugarri nagusia Donostiako 58. Jazzaldiaren barruan; bai estiloetan, funk, disko, reggae, Jazz, indie pop-rock eta elektronikea; baita be, artisten jatorrian, europarrak, afrikarrak eta amerikarrak.
Keler Gunea izeneko eszenatokia, aurreko edizinoetan bezela, Zurriolako hondartzan kokatuko da. Bertako kontzertu guztiak, doban izango dira.
Egitaraua
Garagarrilak 21:
- 20:45: Village People.
- 23:30: Fred Wesley & New JBs.
Garagarrilak 22:
- 21:00: Blue Lab Beats.
- 23:30: Viva Suecia.
Garagarrilak 23:
- 21:00: Arde Bogotá.
- 23:30: Tiken Jah Fakoly.
Garagarrilak 24:
- 21:00: Ezra Collective.
- 23:30: Zetak.
Donostiako Jazzaldia garagarrilaren 21etik 25era izango da eta 90 kontzertu eskainiko ditue uriko 16 agertokitan. Bertan, lehen mailako artista ugari izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!