Saharako umeak Larrabetzun

Bizkaie! 2023-07-10 11:18   Kulturea

Garagarrilaren 10ean helduko dira Larrabetzura.

Larrabetzuko Udalak aurten be hartuko dau parte Bakeleku Udalekua proiektuan, Bakeleku Udalekua Bizkaia eta Zumaiako Darahli alkarteen laguntzinoari esker egiten da. Hori dala-eta, 10 urtetik 12 urtera bitarteko 20 neska-mutil sahararrek emongo dabe udea Larrabetzun.

Udalak frontoia, ugerlekuak eta eskolea erabiliko ditu udalekua atontzeko eta han kozineru bat eta zortzi begirale boluntario ibiliko dira umeakaz. Ume sahararrak orain dala 30 urte inguru etorri ziran lehenengoz Bizkaira. Hasieran familiek hartzen zituen, baina azken zazpi urteotan umeak Larrabetzun egingo dan udaleku lakoetan ibili dira. Udalekua Oporrak Bakean programearen barruan dago. Horren bidez, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diran milaka eta milaka ume sahararrek hile biko oporraldia igaroten dabe Euskal Herrian.

Horrezaz gan, Euskal Herria eta Sahararen arteko kooperazinoa sustatzen da. Programa horrek helburu bikotxa dauka: Alde batetik, Saharako umeek basamortu gordina itxi eta, beste edozein umeren antzera, oporrez gozetea; eta bestetik, Saharako herriak bizi dauen gatazkearen barri emotea. Saharako umeek beste esperientzia batzuk biziteko aukerea izango dabe Larrabetzuko udalekuan euskal umeakaz batera, ezelako ezbardintasunik barik. Dieta orekatua eta mediku azterketak eskainiko jakez eta hainbat hezkuntza-jarduera egiteko aukerea izango dabe. Horreen bidez, euskerea zein gaztelania ikasi eta gure bizimodua ezagutuko dabe. Azkenik, ibilalditxuak be egingo ditue parke naturaletara, kulturguneetara, udaletxeetara, herrietara, hondartzara, mendira...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu