500 personek hartu dabe parte VIII. Ongi Etorri Baserrira ekimenean

Bizkaie! 2023-07-10 07:52   Kulturea

Erantzun handikoa izan da ekimena.



Eskaintzan 25 baserri baegozan be, azkenean, 20 baserritako ateak zabaldu ditue, bisitariak zapatuko baserrietan zentrau baita.

Halan da be, aukera ugari izan dabe, egungo baserriaren errealidadea ezagutzeko eta bide batez, gure baserriak kokatuak dagozan herri eta auzoak ezagutzeko eta zelan ez, baserrietan bizi diran familiakaz goiza konpartiduteko.

Ongi Etorri Baserrira atontzen dauen ENBA nekazal sindikatuaren partetik gure eskerrona agertu nahi deutsegu bai bisitariei eta baserritarrei bai ekimena Aurrera eroateko lagundu deuskuen babesleak (Mercadona, Hazi, Eusko Label, Basatxerri, Baserria KM0, Kaiku KM0).

Badakigu jakin, datorren urtean barriro alkar ikusiko dogula.

Mila esker azkenik, Ongi Etorri Baserrira ekimena ezagutzera emon eta zabaltzen lagundu gaituen komunikabide guztiei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu