Olatz Saitua, Ainhoa Zubillaga eta Iñaki Salvador izango dira Aste Nagusian

Bizkaie! 2023-07-06 11:13   Musikea

Abuztuaren 19tik 26ra, arratsaldero, Gizakundearen Eleizeak 8 kontzertu hartuko ditu.

Lehenengo akordeak Olatz Saitua sopranoaren eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak eskainiko ditue, Iñaki Salvador konpositorea pianoan dala. Hirukote euskaldunak, 12 abestiz osotuta Bihotz bat ikuskizuna aurkeztuko dau, abuztuaren 19an.

Aurten be, Bilboko Aste Nagusiak, edozeinentzako musikea eskaintzeko ohitureari eutsiz, musika klasikoko 8 kontzertu hartuko ditu munduko hainbat lekutako bakarlari, abesbatza eta orkestra, hain zuzen be. Abuztuaren 19tik hilaren 26ra, arratsalde guztietan, 20:30etik aurrera, Atxurin, Gizakundearen eleizan.

Abuztuaren 20an, domekan, Alos Quartet taldearen musikaz gozau ahal izango dabe herritarrek. Gainera, entzuteaz gan, laukoteak Olaia Valle jantzarigaz partekatuko dabe oholtzea.

Ondoren, Ana Beatriz Ferreira eta Maria Angel Garcia pianistek euren arrastoa itxiko dabe hilaren 22an. Hurrengo egunean, Fernando Barroso musikari, konpositore eta produktore galiziarrak, Polkita Frita obra aurkeztuko dau.

Egeria taldea helduko da martitzenean, hilaren 23an. Erdi Aroko musikearen interpretazinoan espezializautako Iparraldeko lau emakumeek, parebako ikuskizuna eskainiko dabe. Abuztuaren 24an, Euskadiko talde be izango da, Dalias Boskotea.

25ean, hesiak eta etiketak apurtu dituan taldea izango da, Musbika hain zuzen be. Bertako taldeak, eszneratze fresko eta dinamikoa eskainiko deusku.

Musika Klasikoaren Zikloa amaitzeko, abuztuaren 26an, zapatuan, Sine Tempore Esemble zortzikoteak kontzertua eskainiko dau. Alacantetik eta Murtziatik datozen musikariek, hari orkestratarako errepertoriaren alderdi guztiak landuko ditue.


Egitaraua

Gizakundearen eleizan, 20:30ean:

Zapatuan, 19an, Olatz Saitua, Ainhoa Zubillaga eta Iñaki Salvador.

Domekan, 20an, Alos Quartet eta Olaia Valle.

Astelehenean, 21ean,  Ana Beatriz Ferreira eta María Ángel García.

Martitzenean, 22an, Fernando Barroso Boskotea.

Eguaztenean, 23an, Egeria.

Eguenean, 24an, Dalias Boskotea.

Barikuan, 25ean, Musbika.

Zapatuan, 26an, Sine Tempore Esemble.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu