Bertan behera garagarrilaren 8rako iragarritako Koldobika Jauregiren ekitaldia
2023-07-06 10:17 KultureaTaldeko kide baten gaixotasunagaitik geratu da bertan behera.
Mañariko Angurreta Harrobia Arte Espazioa kultur disziplina ugaritako jarduera garaikideetarako espazio izateko jaio da eta, esangura horretan, programauta egon dan Koldobika Jauregire performancea asmo horregaz egindako ekimenaren barruan dago. Edozelan be, bertan behera geratu da garagarrilaren 8rako iragarritako Koldobika Jauregiren ekitaldia taldekide baten gaixotasunagaitik.
Maiatzean zabaldu ditu ateak Angurreta Harrobia Arte Espazioan Denboraren Aztarnak erakusketeak. Bertan Tanadori Yamaguchi japoniarraren lau eskultura dagoz ikusgai.
Bisita gidatuak enkarguz egin daitekez angurreta@gmail.com helbide elektronikora eskariak bideratuta eta prezioa personako 5 eurokoa izango da.
Ganerakoan, Angurreta Harrobia Arte Espazioa edonork bisitau ahal izango dau, doban, baina beti be lagundutako bisitea izango da.
Angurreta Harrobia Arte Espazioa
Arte garaikidea lantzeko espazioa 2021ean zabaldu eben Mañarian. 1970eko hamarkadatik erabili ez dan harrobia. Victor Arrizabala artistea buru dala, kulturgune bat atontzea erabagi eta alkarte bat sortu dabe: Angurreta Harrobia Kultur Elkartea.
Victor Arrizabalaga artistearen lan batzuk ikusgai dagoz bertan, naturgunea errespetauta. Harrobiko elementu mardulenak be arte espazioaren parte dira, eskualdeko historiaren erakusle.
Angurretako harrobi zaharra Mañariko Aldebaraieta auzoan dago eta bertatik ataratako harria ezaguna egin zan hango marmol kutsuko tonu baltzagaitik, Mañariko grisa izenagaz entzuna izan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!