I. LEB - Lengoaia Eszeniko Berrien Nazioarteko Jaialdia Agoitzen (Nafarroa)

Bizkaie! 2023-07-06 09:36   Kulturea

Pirinioen atarian, 2023ko abenduaren 1etik 9ra.

Helburua da abangoardia eszenikoa landa-ingurunera hurreratzea, persona guztiek kulturaz gozetako daben eskubide unibersalaren oinarrizko premiseari jarraituz.

Bederatzi egunetan I. LEBek (Lengoaia Eszeniko Berriak) hogei bat ikuskizun, konpainia profesionalen bitartekotza eta laguntza-jarduerak, dibulgazino-erakusketa bat, ikasleentzako bisita gidatuak, masterclassak, mahai-inguruak edo Testu Eszenikoen lehen Saria izango ditu.

Asier Andueza zuzendari eta sustatzailearen eretxiz, “hemengo eta kanpoko esperimentazino eszenikoaren errealidadea landa-eremura hurreratu gura nahi dogu, eremu hori lehen mailako kultura-epizentroa izan daiten, arte-bikaintasun ukaezina daben konpainiak eta lanak tarteko. LEB tokikoa gaindituko dauen eta bertaratutakoei abangoardiako esperientzia bat emoten deutsen jazoera bihurtzea gura dogu, betiere inklusinotik lan eginez eta ikuslea parte-hartzaile aktibo bihurtuz, holan konpainien eta publikoaren arteko zuzeneko alkarrizketa, begirada barriak eta publiko barriak sortzeko.

Iriartea Pilez Elkarteak sustatutako proiektua Nafarroako Gobernuak laguntzen dau diruz eta, horrezaz gan, Nafarroako Kutxa Fundazinoaren eta La Caixa Fundazinoaren InnovaCultural Programearen, Agoizko Udalaren eta Agoizko Kultur Etxearen babesa dau. Era berean, lankidetzan dabil ondokoakaz, Arte Eszenikoen Akademia (AEA), Eszena Zuzendarien Elkartea (EZE), Antzerki Egileen Elkartea (AEE), Nafarroako Eszena Enpresari Elkartea (NEEE) eta Continta me Tienes argitaletxea (CTMT).

Testu Eszenikoen lehen Sariketea

LEBek eta Continta Me Tienes argitaletxeak, AEE-Antzerki Egileen Elkartearen laguntzeagaz, Testu Eszenikoen lehen Sariketarako deialdia egin dabe testu dramatikoak, predramatikoak eta/edo postdramatikoak lantzeko. Sari-banaketea jaialdian bertan egingo da.

Poetikea, sorkuntzea eta dramaturgia barriak eta abangoardiako formatuak eta Lengoaia Eszeniko Berriak sustatu nahi dituan saria da.

Epaimahaiak balorauko dau parte hartzen daben testuek oinarri izango dituen gaiak, ikuspegiak, tratamenduak, diskursoak, gogoeta eta jarrera kritikoak LEB jaialdiaren oinarri diran printzipioak jasotea. LEB jaialdiak feminista, queer, inklusibo, integratzaile, alkartasunezko, irisgarri eta nazinoartekotzat joten dau bere burua.

Edozein edade eta lekutako egileek, konpainiek eta/edo kolektiboek parte hartu ahal izango dabe. Lanek gaztelaniaz idatzita eta jatorrizkoak izan beharko dabe. Lanak argitaratu bakoak izatea nahitaezkoa da eta 6.000 eta 12.000 berba bitarteko luzerea izango dabe. Testuak aurkezteko lebfestival.com orrialdean dagoan formularioa bete behar da.

Testuak aurkezteko epea abuztuaren 6an amaituko da. LEB jaialdian emongo da epaiaren barri.

Epaimahaian LEB jaialdiaren ordezkari bat, Continta Me Tienes argitaletxearen ordezkari bat eta AEE-Antzerki Egileen Elkartearen ordezkari bat izango dira. Horreez gan, antzerki eta literatura-arloan izen handiko lagun bi be tartean izango dira.

Testu irabazleak 3.000 euroko saria jasoko dau eskudirutan eta Continta Me Tienes argitaletxearen Escénicas bilduman argitaratuko da. Horrezaz gan, Iriartea Pilez Elkarteak (LEB sustatzen dauen erakundea) testu irabazlea taularatuko dau LEB jaialdiaren bigarren edizinoan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu