Morgan, Gatibu eta Verde Patro 'Esferica Rioja Alavesa' jaialdian

Bizkaie! 2023-07-06 08:51   Musikea

Abuztuaren 18tik 20ra izango da, Guardian, Eltziegon eta Bastidan

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Konsumo sailburu Javier Hurtadok, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko foru diputatu Cristina Gonzálezek eta Esférica Rioja Alavesa jaialdiko zuzendari Carlos Montillak Esférica Rioja Alavesa 2023 jaialdiaren hirugarren edizinoa aurkeztu dabe. Guardiako eta Eltziegoko alkateak be bertan izan dira, Raul Garcia eta Juan Carlos Uribe.

Kristina Gonzalezen esanetan, Esférica Rioja Alavesa lehen mailako sustapen-elementua da, Arabako Errioxako enoturismoarentzat eta ondare historiko eta naturalarentzat. Kalitatezko jaialdia baita be, 2022ko edizioak 3.700 parte-hartzaile baino gehiago bildu eta 350.000 euroko eragin ekonomikoa izan eban, eta zifra horiek hirugarren edizino honetan finkatzea espero dou.

Guardia, Eltziegok eta Bastidak haren ondare historikoa eskainiko dabe, lau zutabetan oinarritutako programazinoan: Musikea, artea, gastronomia eta lurraldea. Arabako Errioxaren kulturea eta ondarea aprobetxatzea du helburu. Eszenatokiek, ondare historikoaren ikonoak eta ardoaren arkitektura buztartzen ditue; Santiago Calatrabak diseinautako Ysios upeltegia, Abadia Torrea eta Guardiako Felix Maria de Samaniego parkea; Bastidako Bakearen Plaza; eta Eltziegoko Plaza Nagusia izango dira emonaldien agertokiak.

Jaialdiaren hirugarren edizinoak, artistak eta ikusleak harremanetan jarriko ditue, formatu txikiko hamar kontzertutan. Nazinoko eta nazioarteko talde eta bakarlariek dagoz kartelean: Morcheeba, Sylvie Kreusch, Gatibu, Oracle Sisters, Verde Patro eta Messura, German Salto, Tito Ramirez eta sorpresa bat.

Tokiko gastronomia eta 0 km-ko produktuak protagonista izango dira, proposamen zainduen bidez. Jaialdiak, programazino artistikoa zabaltzeatzearen aldeko apustua egin dau hirugarren edizino honetan, Yoann Bourgeois diziplina anitzeko zuzendari artistikoaren presentzia berretsiz Ysios upeltegian. Artista horren koreografiak publikotik harago zabaltzen dira.

Informazino gehiago eta sarrerak jaialdiaren webgunean

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu