'Bitxikeriak eta gauza miresgarriak. Arteari eta bildumazaletasunari buruz' udako ikastaroa martxan

Bizkaie! 2023-07-05 13:27   Kulturea

Udako Ikastaroa garagarrilaren 5etik 7ra izango da.

Gaur goizean, Arte Ederren Bilboko Museoak eta Gondra Barandiarán Fundazinoak hasierea emon deutse

Bitxikeriak eta gauza miresgarriak. Arteari eta bildumazaletasunari buruz udako ikastaroaren laugarren edizinoari.

Horretan, bertoko eta nazinoarteko personaia nabarmenek gogoeta egingo dabe bilduma deitzen deutsegun multzo ezagunetan artelanak batu eta ordenetako interes personalari eta erantzukizun pribatuari edo publikoari buruz.  

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Ikastaroaren aurkezpenean izan dira:

Guillermo Barandiarán, Gondra Barandiarán Fundazinoaren presidentea eta Museoko Patronatuko kidea.

Joseba Doistua, Deustuko Unibersidadeko DeustoBideren arduraduna.

Miguel Zugaza, museoaren zuzendaria.

Leire Jaureguibeitia, museoaren kudeatzailea.

Rafael Orbegozo, Iberdrolako presidentearen aholkularia eta Arte Bilbao bildumearen arduraduna.

Leticia Ruiz, Errege Bildumen zuzendaria. Errege Jauregia, Madril.

Marko Daniel, Joan Miró Fundazinoaren zuzendaria, Bartzelona.

Guillaume Kientz, Hispanic Society Museum and Libraryren zuzendari exekutiboa

José Antonio Urbina, Caylus galeriaren zuzendaria, Madril.

António Filipe Pimentel, Calouste Bulbenkian museoaren zuzendaria, Lisboa.

Miriam Alzuri, museoko Arte Moderno eta Garaikideko konserbatzailea.

Lucía Agirre, Bilbao Museo Guggenheimeko Curatorra.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu