Agortuta zapaturako sarrerak Bilbao BBK Live jaialdirako

Bizkaie! 2023-07-04 13:27   Musikea

Kobetamendira garaiz jotea gomendatzen da.

Ibilgailu pribatuetarako lehen zirkulazino-murrizketak garagarrilaren 5an, 11:30ean ezarriko dira eta domekan, hilak 9an, arratsaldeko 15:00ak arte egongo da indarrean.

Segurtasun arrazoiakaz, Udaltzaingoak ordutegi horreek aldatu ahal izango ditu, jente kopuruaren arabera. Era berean, ekitaldiko atontzaileek baimendutako ibilgailuei, garraio publikoari eta behar bezela egiaztatutako bizilagunei baino ez jake itxiko sartzen. Oinezkoentzako sarbideaz gan, jaialdira joaten diran personek hainbat aukera izango ditue esparrura sartzeko.

Igon aurretik, sarrerak atontzaileei emon eta eskumuturrekoak hartu beharko ditue astelehenetik, 3tik 4ra arte; BBK Aretoan aldatu ahal izango dira 11:00etatik 20:00etara.

San Mameseko eta BECeko ordutegia garagarrilaren 5tik 8ra, goizeko 10:00etatik goizaldeko 02:00etara.

Igon aurretik sarreren ordez eskumuturrekoak hartu beharko dira, derrigorrez, izan be, jaialdiaren esparruan ez dira sarrerak eskumuturrekoaz trukatuko.

Igoerea garaiz atontzeko, erreserbapeko autobus zerbitzua egongo da, 3,5 euroko prezioagaz. Hori bai, dobako autobusak eten barik egongo dira joan-etorriak egiten hiru egunetan.

Aurten be, cashless jaialdia izango da guztiz, hau da, ez da eskudirudik erabiliko.

Kobetamendi Irteera

BBKren eta Bilbao BBK Liveren ekimen barria da Kobetamendi Irteera, karbono-aztarna gitxitzen laguntzeko asmoz, San Mames zabalgunetik jaialdiraino 2,5 km-ak oinez egitea proponiduten da. Egun bakotxeko, aldez aurretik programautako bost urteera egingo dira, 16:00etatik 20:00etara bitartean.

Kobetamendiko Kontzertuak


Sarrerak

Bonua: 190 € + gastuak.

Bonua + Kanpina: 210 € + gastuak.

Eguneko sarrera: 78 € + gastuak.

Hemen salgai: bilbaobbklive.com.

Kontzertu Bereziak (Bilbo urian)

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu