1.307 ikasle ezohiko deialdira UPV/EHUn
2023-07-04 10:52 KultureaUSEri buruzko informazino guztia hemen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.225 ikasle eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin daben beste 82 matrikulau dira, Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoaren (USE) ezohiko deialdiarako. Azterketak garagarrilaren 5ean hasiko dira. Danetara, 1.307, igazkoa baino apur bat handiagoa da: 2022an 1.261 ikasle matrikulau ziran ezohiko USEra. Aurten, beraz, % 3 igon da matrikulea. USE hiru egunetan zehar egingo da, barikura arte, hilak 7, UPV/EHUren hiru campusetan.
Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoak fase bi ditu: Sarbidea eta onarpena. Sarbide fasearen helburua ikasleek graduko unibersidade-ikasketa ofizialak egiteko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak neurtzea. Honako bost azterketak izango dira: Gaztelania eta literaturea; Euskerea eta literaturea (gaur USE ezohikoa edegiko dauen azterketea); Espainiako historia; lehenengo atzerriko hizkuntzea; eta Batxilergoko 2. mailako modalidadeko derrigorrezko gaia. Gai bakotxak 0 eta 10 bitarteko notea jasoko dau eta fase honetan gehienez 10 atara daiteke.
Batxilergoko notearen eta fase orokorreko kalifikazinoaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari edo Heziketa Zikloari jagoko eta % 40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gitxienez 4 puntu lortu baditu.
Onarpen fasea borondatezkoa da Ikasleak edozein irakasgai aukeratu leike Batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean, gehienez, lau. Notea igoteko be balio leikie sarbide fasean egindako irakasgaietako batzuek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!