Garazi Kamiok irabazi dau Mikel Zarate saria

Bizkaie! 2023-07-04 09:57   Kulturea

Anduagak idatzitako Bikini nobela laburrak irabazi dau.

Garazi Kamio Anduaga | Ikusi handiago | Argazki originala

Garazi Kamio Anduagak idatzitako Bikini nobela laburrak irabazi dau 2023ko Mikel Zarate Ume Literatura saria. Holan erabagi dau Maribel Aiertzak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, Elkar argitaletxeak kaleratuko dau.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu eben sariketa hau, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzagile handi izandako Mikel Zarateren omenez eta hamahirugarren ekitaldia izan da aurtengoa. Karmele Mitxelenak irabazi eban igaz, Marrubizko uda kontakizunari esker.

Hamasei lan lehiatu dira aurten eta horreen artean Garazi Kamiok idatzitako eleberria hautatu dau epaimahaiak: Bikini izeneko kontakizun honek bullying istorio bat kontetan deusku baina ez biktimearen ez erasotzailearen ikuspegitik, ikusle hutsa dan eta egoera deserosoan sentiduten dan ume baten ahotik baino.

Garazi Kamio Anduaga

Andoainen jaio zan 1979an. Ikus-entzunezko Komunikazinoa eta Irakasletza ikasitakoa da; kazetari lana egina da, baina ingeleseko irakasle lanetan dabil gaur egun bere herriko ikastolan. Aurretik Beste norbaiten zapatak (2012, Igartza Saria) eta Orube abandonatuak (2014, Augustin Zubikarai Saria) narratiba-lanak argitaratutakoa da, umeliteraturako hainbat kontakizunez gana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu