'Bilboko Erraldoiak' Berreginen Museora bueltan

Bizkaie! 2023-07-04 09:09   Kulturea

Erakusketea irailaren 10era arte egongo da zabalik.



Mariaren Bihotza plazako aztarnategiak Bilboko Erraldoiak erakusketa klasiko eta tradizionala hartuko dau bigarren urtez jarraian. Euskal kulturearen ezaugarri diran 1980 eta 1988ko belaunaldietako personaje ezagun horreek ezagutu gura izan ezkero, espazio horretara hurbildu ahal izango da garagarrilaren 4tik irailaren 10era arte. Bilboko Erraldoiak erakusketea martitzenetik domekara, 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik (garagarrilaren 25ean, zarratuta egongo da jaieguna dalako).

Personaje historiko eta ospetsu horreen erakusketearen bidez, euskal folklorearen zati garrantzitsu bat hurreratzen jake herritarrei. Badira berrogei urte baino gehiago erraldoiak urian dagozala, izan be, erakusketa hau Bizkaiko uriburuko uda-garaiko jarduerarik jentetsuenetako bat bihurtu da; holan, aurten, Bilboko erraldoiak erakusketan 1980ko belaunaldiko 10 erraldoi eta 1988ko belaunaldiko 6 erraldoi dagoz. 1980ko belaunaldikoak, Don Terencio, Zumalakarregi eta beste lau bikote dira. Eta 1988ko belaunaldikoak, ostera, Olagizona eta Zigarrogina, Marinela eta Zamaketaria eta Ingelesa eta Bilbotarra dagoz.

Erakusketarako sarrerek Artelan Berreginen Museorako sarreren kostu bera dabe eta han bertan, San Frantzisko kaleko 14an edo Aztarnategian (Mirasol kondea, 2) erosi ahal izango dira.

Prezio orokorra 3 eurokoa izango da eta taldeentzat, barriz, 1,5 eurokoa. Pensinodunek, dibersidade funtzionala dabene, 12 urtetik beherakoek eta irakasleek doban dabe sarrerea.

Erakusketea ez da izango Bilboko erraldoi eta buruhandiakaz lotutako jarduera bakarra:

Erraldoien dantza. Ondalan konparsearen eskutik egingo da dobako jarduera hau, garagarrilaren 14an eta 28an, 11:30ean. Alkargunea Mariaren Bihotza plazako aztarnategia izango da eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena emotea. Sarrera librea, edukierea bete arte.

• Tailerra: Erraldoi bat zure hozkailuan. Garagarrilaren 6an, 13an, 20an eta 27an, 12:00etan, Museoko hezkuntza-taldeak erakusketea bisitauko dau, umeei Bilboko erraldoien zehetasunak eta historia ezagutarazoteko: Don Terencio eta Doña Tomasa jaun-andreena, horreek izango baitira protagonista tailerraren bigarren zatian, izan be, ibilbidea amaitutakoan, umeek iman bat egingo dabe Bilboko erraldoi bi horreen irudiagaz. Gehienez be, 12 personako taldeak izango dira eta izen-emoteak online egingo dira, Museoaren webgunean; kostua euro batekoa izango da. Jarduerea 6 urtetik gorako edade txikikoentzat da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu