EHZ Irisarrin azkenengo aldiz
2023-07-04 08:04 Musikea12.000 persona baino gehiago egon dira.
12.000 persona batu ditu EHZ jaialdiak Irisarriko plazan eta belardian. Atontzaileek, publikoaz gan, 500 laguntzaileen lana nabarmendu nahi izan dabe.
Barikuan, Habia taldeak Irisarriko plazan jaialdiari hasierea emon ostean, belardira joateko momentua iritsi zan. Bertan, programazinoan Belako egon arren, ezin izan eben kontzertua emon, baina Lukiek ordezkatu eban.
Bigarren egunean, arratsaldean emonaldi gehiago egon ziran: Rap tailerrak, Zizpa-ren kontzertua, bakarrizketak eta Hika Teatroaren eta Oinkari Dantza taldearen Gazte teatroa, besteak beste. Gauean, barriz, Zetak, Gatibu eta Krav Boca taldeen kontzertuak ikusteko aukerea egon zan.
Azkenengo egunari hasierea emoteko, gaitero eta erraldoiak ibili ziran. Ondoren, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak zikiro tradizionala eskaini eban. Jaialdiari amaiera borobila emotearen arduradunak, Soulfly eta FM Belfast taldeak izan ziran.
Irisarriren azken urtea
EHZko atontzaileek agurra emon deutse Irisarri herriari eta hurrengo hilabetetan erabagiko dabe non kokatu EHZren hurrengo egoitza.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!