Aiora Renteria musikaria izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria
2023-06-30 09:13 KultureaTxupinerea, barriz, Pinpilinpauxa konparsako kide Izaskun Pinedo izango da.
Bilboko Udaleko Jai Batzordeak Aiora Renteria, Zea Mays musika taldeko kantaria, aukeratu dau 2023. urteko Aste Nagusiko pregoilaria izateko. Bilboko Aste Nagusia abuztuaren 19an hasiko da, Arriaga Antzokiko balkoitik.
Aiora Renteria Bilbon jaio zan, 1976an. Zea Mays rock talde euskalduneko kantari eta konposatzailea da, 25 urte baino gehiagoko ibilbidea izanik.
Beste alde batetik, Bilboko Konpartsak kolektiboak Izaskun Pinedo izentau dabe Aste Nagusiko txupinerea izateko. Erizain bilbotarra, Pinpilinpauxa konparsako kidea da gaztetatik. Hain zuzen be, txikitatik izan dau txupinera bezela Aste Nagusiari hasierea emoteko amesa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!