2023ko Frantziako Tourraren irudia aukeratzeko kartel finalistak erakutsiko ditue
2023-06-29 13:49 KultureaSei kartel finalistak gaurtik garagarrilaren 3ra egongo dira ikusgai.
Erakusketea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Euskal Irudigileak, Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak 2023ko Frantziako Tourraren kartel ofizialaren diseinua aukeratzeko egindako lehiaketearen emoitza da.
Bilboko Arte Ederren Museoan egindako aurkezpenean izan dira Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Amaia Arregi, Bilboko lehen alkateordea; María Altuna Lizarraga Euskal Irudigileak alkarteko presidentea; Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendaria; Miguel Zugaza Museoko zuzendaria eta erakusketako kartelak egin dituen sei ilustratzaileak: Raisa Álava, Aitor Aretxabaleta, Sandra Garayoa, Iñaki Landa, Dani Maiz eta Char-Lee Mito.
Euskal Irudigileak taldeak munduko txirrindularitza lasterketa garrantzitsuenaren kartela aukeratzeko lehiaketa egin eban eta Raisa Álava ilustratzailearen kartel finalistea zapatuan Bilbon hasiko dan Tourraren irudia da.
Lehiaketearen epaimahaia Tourreko antolakuntzako kideek, Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionaleko kideek eta Eusko Jaurlaritzako kideek osotzen dabe eta Raisa Alavaren Gelditu barik aurrera kartelak Glaserren liburuen azalak, itsaspeko horiaren aroa, Pushpin Studio, gogorarazoten dituala nabarmendu eban, ilustrazino garaikidearen eta surrealismoaren ikutu finagaz. Oso bizia. Oso uniberso pop-a da, lehergarria, egungo praktika artistikoak oso ondo islatzen dituana eta Frantziako Tourraren eta bere geografien balioei egiten deutsen erreferentzietan argia dana. Jazoerea kokatzen dauen kolore oso berezia erabilten dau.
Hautaketa-prozesua zati bitan egin zan. Alde batetik, interesa eben ilustratzaileek euren obra artistikoa aurkeztu ahal izan eben sei finalistak izan zituen aukeraketa baterako: Raisa Álava, Aitor Aretxabaleta, Sandra Garayoa, Iñaki Landa, Dani Maiz eta Char-Lee Mito.
Obrak
Sei kartel finalistak gaurtik garagarrilaren 3ra egongo dira ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan.
Char-Lee Mitok, Encouragement kartelaren egileak, bere lana Kraftwerk talde alemaniarraren Tour de France berba jokoa proponiduten dau.
Bestalde, Iñaki Landak holan definiduten dau Argi hori kartelaren kontzeptualizazinoa: Frantziako Tourra mundu bat bezela. Paisaia zehatzak zeharkatzen dituan hilarri hori bat. Grafiko korporatiboagaz kontrastetako asmautako hondo ilun batek ibilbide zirkular eta koloretsua hartzen dau.
Sandra Garayoa ilustratzaileak, barriz, La Estela kartela holan deskubridu dau: Frantziako Tourra Euskal Herrita itxi eta Parisko helmugara helduko den hilarria. Arreta txirrindulariarengan jarriz, kasu honetan mallot horian, hau da, gainditu beharreko aurkaria eta ekitaldiko protagonista nagusian.
Dani Maizek Berlinetik sortu zuen bere kartela, eta honela definitzen du El espíritu legendario de carrera - The legendary race spirit: “mendien bistaratzea, portu epikoak. Igoerak, jaitsierak. Oztopo frenetikoak. Esprinta. Etapa gehiago, paisaia mitikoak. Liderraren maillota eta lasterketa amaiera Eliseoko Zelaietan”.
Aitor Aretxabaletaren Allez txapeldun lanak hiru eszenatoki birsortzen ditu, Tourraren kolore bereizgarriak dituan txirrindulari anonimo batek eusten dauen hilarria osotzen dabenak. Bertan, elementu geografikoak eta bizikleta proba inguratzen duen iruditeria kolektiboaren eszenak nahasten dira.
Raisa Alava irabazleak honela azaltzen dau Gelditu barik aurrera kartel irabazlea: kartel honegaz Tourraren inguruko ospakizuna, kalean arnasten dan giroa eta uria zeharkatzen dauen jaia ilustrau nahi izan ditut, bertatik azkar urteten dauen txirrindulariak protagonista izanik. Lehiaketako finalistek 5.000 euroko saria jaso eben eta irabazleak 18.000 eurokoa.
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Euskal Irudigileak alkarteagaz batera atondutako lehiaketa honen helburua gogoratu dau gaurko aurkezpenean: Helburua Euskadin dagoan talentua ezagutarazotea izan da, baita profesional horreentzat beste merkatu batzuetan aukerak sortzea be. Ekimen honen bidez, euskal ilustrazinoa nazinoartekotzearen alde egin dogu, nazinoartean dauen posizionamenduaren alde. Euskadik artista, diseinatzaile, artisau eta grafiko gazteen bilduma handia daau orain urte batzuetatik hona eta erakusleiho bat behar dabe tokiko eremutik harago ezagutarazoteko. Gainera, gogorarazo dau Raisa Alavaren kartelak Tour de France 2023ren irudi ofiziala ilustretan dauela. Tour hori Bilbon hasiko da zapatu honetan, Gránd Départ Pays Basqueko hiru etapakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!