Harrotasunaren Eguna da gaur

Bizkaie! 2023-06-28 11:23   Pil-pilean

LGTBIQ+ banderea jarri dau Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak fatxadan.

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak LGTBIQ+ banderearen koloreak dituan lonea jarri dabe gaur, Harrotasunaren Egunagaz bat etorrita, Bilboko egoitzan ondo ikusteko moduko lekuan. Ekintza txiki horren bitartez, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak euren laguntzea erakutsi gura deutse kolektibo horri eta askatasuna nagusi izango dan eta euren sexu jokerea dala eta personek diskriminazinorik jasango ez daben gizartea eregiteari.

Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko buruak gizarte mobimendu ugarik deitutako aldarrikapen ekitaldiakaz bat egiteko konbita egin deutso Bizkaiko gizarteari, eguneko aldarrikapenak ikusarazoz eta horren inguruan sensibilizauta, edozein ekintza, txikia bada be, garrantzitsua dalako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu