BilbaoArtek martxan ditu jardunaldi edegiak
2023-06-27 09:40 KultureaArte garaikideko 20 artelanen erakusketa bat ardatz hartuta.
Datorren barikura arte, hilak 30, BilbaoArten erakusketa handi bat izango da, artistek aurkeztutako proposamenakaz. Edade eta jatorri bateko eta besteko artistak dagoz erakusketan, (Euskadikoak, Estadukoak, bai eta nazinoartekoak be, Austria, Isreal edo Perú) eta arte garaikidearen irudia emotea da asmoa.
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotziagaz eta Itziar Urtasun Jaietako Saileko zinegotzi eta Kultura Saileko zinegotziaren ondokoagaz batera, eta Administrazio Kontseiluko eta Udaleko ordezkariak eta Javier Riaño BilbaoArte Fundazinoaren zuzendaria Jardunaldi Edegia 2023 izeneko erakusketan izan dira, lehen seihileko honetako lanak batzen dituan horretan.
Gaur hasi eta datorren barikura arte, hilak 30, erakusketa handi bat izango da BilbaoArten eta beste proiektu batzuen artean, ikustaldian zehar, Alexia Sayagoren lanaz gozau ahal izan dabe, beken programea erabili dauena, EHUgaz egindako alkarlan-hitzarmenari esker; edota Saray Pérez Castillaren lanaz, Fondazione Bevilacqua La Masa (Venezia) dalakoan egin baitau Otaola Ubieta bekeagaz alkarlanean.
Arte garaikideko 20 proposamen
Egun honeetan zehar, beken programan, laguntzen programan eta beste arte-zentro batzuekaz egindako nazinoarteko trukeen programan parte hartu daben artisten lanak egongo dira erakusgai, danetara 20 proposamen.
Edade eta jatorri bateko eta besteko artistak (Euskadikoak: proposamenen heren bat baino gehiago; nahiz Estadukoak, besteak beste, Santander, Bartzelona, Madril, Valentzia eta Huesca; eta nazinoartetik etorriak, berbarako Austria, Isreal edo Perú) dira protagonista erakusketan, egungo arte garaikidearen irudi bat izango dan horretan. Lanen artean ikusi ahal izango dira arte garaikidearen azken jokeren eta lanerako modu eta prozesuen erakusgarri diran aleak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!