Xabier Amurizak webgunea sortu dau, lan batzuk sareratzen joateko

Bizkaie! 2023-06-27 08:06   Kulturea

Oraingoz bi dagoz irakurgarri.

Itxi dezagun zirkulua: Koplak, bertsoak eta dagozkien azalpenak eta Harrien mintzoa: Pentsaera eta sentiera bat islatzen duten bostehun bat esaldi.

Hurrengoa Lehoiaren zainak izango da eta laster argitaratzea da asmoa. Poema eta artikuluen bildumea izango da.

Holan webgunera batzen joango dira beste lan batzuk be, genero askotakoak, nahi dauenak irakurri edota behera kargai daizan, doban.

Xabier Amurizarenk www.amuriza.eus izeneko webgunea Dijitalidadea enpreseak egin dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu