IV. Aurrera Fest Bilboko Aste Nagusiaren barruan egingo da

Bizkaie! 2023-06-26 13:45   Kulturea

Grease el musical ikuskizuna izango da abuztuaren 17an.

Zarratu, barriz, Mayumana-ren azken ikuskizunak (Impulso) egingo dau irailaren 10ean. AurreraFest! bertoko talentuari zuzendutako jaialdiak, Las chicas del trébol antzezlanaren estreinaldia, La curva de la felicidad eta Markeliñeren Carbón club dakarz.

BFAko Lorea Bilbao eta Nerea Lupardo, Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusiak, Gurekin ospatu! jai programea aurkeztu dabe.

Lorea Bilbao, Euskera, Kultura eta Kirol Diputaduak ondokoa adierazo dau: Abuztuaren 17tik irailaren 10era Euskalduna benetako eszenatoki biurtuko da eta, bertan, 5 antzezlan eta espazio bi izango ditugu. Aste Nagusi honetan Aurrera Fest! izango dogu barriro, Bizkaiko Foru Aldundiak laugarren aldiz egingo dau jaialdi honen alde. Izen handiko ikuskizunak eta bertoko artisten talentua buztartuko dira. Holan, diputaduak nabarmendu dau jaialdiaren laugarren edizinoak produkzino propioaren alde egiten jarraitzen dauela. Gainera, gogorarazo dau izena emoteko epea bagilaren 30ean amaitzen dala eta aukeratutako hautagaitzen behin betiko kartela garagarrilaren 21ean jakinarazoko dala.

Nerea Lupardo, Euskaduna Bilbaoko zuzendariaren eretxiz, edade eta gustu guztiei zuzendutako programazino hau abuztuaren 17an hasi eta irailaren 10ean amaituko da: Grease; Mayumaná; AurreraFest, bertako talentuaren jaialdia; Las chicas del trébol komedia bizkaitarra; Markeliñeren performance disruptiboa; La curva de la Felicidad Gabino Diegogaz, Optimist barkutxuan ontziratu eta etxeko txikienakaz belaz disfrutau eta Roof Euskalduna Terrazan su artifizialak leku parebakoan gozetea; hori guztia km0 programazinoan oinarrituta, umorea eta gogoeta soziala lantzen daben adierazpen artistikoen bidez.

Izena emoteko epea zabalik dago eta hautagai guztiek muntaiari buruzko datuak bialdu behar ditue garagarrilaren 30eko eguerdiko 12:00ak baino lehen, events@euskalduna.eus helbide elektronikoa erabiliz. Aukeratutako proposamenak jasoten dituan kartela garagarrilaren 21ean jakinarazoko da.

Sarrerak salgai dagoz euskalduna.eus webgunean, lehiatilan eta Kutxabank kutxazainetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu