2023/11/16 19:30
Bilboko Arriaga Antzokian. | Antzerkia'Kortxoaren dilema'. TARTEAN TEATROA
Estreinaldia: Zemendiaren 15 eta 16an Arriaga Antzokian.
Ikuskizun barriaren ensaioen bigarren txandeari ekingo deutso taldeak garagarrilean Otxarkoagako Harrobia Baliabideen gunean, datorren zemendiaren 15ean eta 16an Bilboko Arriaga Antzokian egingo daben estreinaldiari begira dana prest egon daiten.
Euskal antzerkigintzearen lau erreferente dagoz lantaldean: Mireia Gabilondok zuzenduko dau Patxo Telleria egilearen antzezlana eta Fernando Bernuesena da eszenografiaren diseinua. Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak ibiliko dira oholtzan.
Testuari jagokonez, endreduzko thilerra eta komedia politikotzat hartu daiteke. Patxo Telleriak, ohikoa dauen ironiari eutsiz, printzipio etiko eta moralak muturreko egoeretan zein labankorrak diran jorratuko ditue. Fake news eta post-egiaren garaiotan, askotan gatxa dalako egia eta guzurraren artean bereiztea. Hau dala eta, ikuskizunaren tramea hainbat giro eta ezustez beteta dago.
Fitxa artistikoa
- Egilea: Patxo Telleria.
- Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
- Aktoreak: Patxo Telleria eta Mikel Martinez.
- Eszenografia diseinua: Fernando Bernués.
- Zuzendari laguntzailea: Aitor Borobia.
- Soinua: Adrián Garcia de los Ojos.
- Jantziak: Ana Turrillas.
- Eszenografia: Raul Arraiza.
- Argiztapena: David Rodriguez.
- Kartelaren diseinua: Paradox.
- Produkzinoa: Pío Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia.
Bilboko Arriaga Antzokiaren kolaborazinoagaz
Sarrerak salgai hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!