2023/06/27 19:15

Lekeition, Ikusgarrin. | Jardunaldiak

Zinegoak. BEGIRADAK + CASA SUSANNA (Sébastien Lifshitz)

19:15

Aurten be Bilboko Zinegoak LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren egoitzetako bat izango da Lekeitio. 2020an hasi zan Euskal Zine Bilerearen eta Zinegoak jaialdiaren arteko alkarlana Pantaila Edegia egitasmoaren barruan. Ordutik, lankide dira zinema jaialdi biak eta herriko kultur eskaintzea aberasten da LGTBI tematikadun filmak eta sortzaileak herrian ezagutzera emonez eta zinema zirkuitu arruntetan ikusteko gatxak diran lanei leiho bat zabalduz.

20. Zinegoak bagilaren 26tik garagarrilaren 3ra egingo da Bilbon eta bagilaren 27an, 19:15etan, film luze bat eta 3 film laburre proiekzinoa egongo dira ikusgai Lekeitioko Ikusgarrin:

· Sébastien Lifshitz-en Casa Susanna.

· Marta Nieto-ren Son.
· Isa Luengo eta Sofía Esteve-ren Perpetua felicidad.
· Dania Bdeir-en Warsha.

Proiekzinoez gan, Bilbotik zuzeneko konexinoa eginez, Sébastien Lifshitz-egazberba egiteko aukerea izango dogu.

Sarrerak 2 €, salgai egunean bertan, 18:00etatik aurrera aretoko lehiatilan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu