II. Arte eta Kultura Garaikideko Praktika eta Teoria Masterra urrian hasiko da
2023-06-23 09:46 KultureaKultura eta arte arloko profesionalei, sortzaileei, ikertzaileei eta ikasleei zuzenduta dago.
Azkuna Zentroak UPV/EHUgaz lankidetzan datorren bekea egiten dabenek kultura-kudeatzailearena, sormen eta kultura-industrien profesionalarena, komisariotzearena, eta kultura eta arte proiektuen produkzino eta teknikariena.
Master honen helburu nagusia ikasleen profesionalizazinoa erraztea da, arteak eta kultura garaikidea ikuspegi transdiziplinar eta barritzaile bategaz ulertzeko gaitasun espezifikoak eskuratzen lagunduz, izan be, arlo teknikoaren eta profesionalizazinoaren arteko alkargunea eskaintzen dau eta Azkuna Zentroa lako espazio baten eguneroko praktika eta zorroztasun akademikoa.
Masterra Azkuna Zentroan egingo da 2023ko urriaren 2tik 2024ko bagilaren 20ra arte. Guztiz praktikoa izango den formatua du, Kultura Garaikideko Zentro baten kudeaketaren benetako testuinguruan murgildutako esperientzia baten bidez.
Ia 50 profesionalen esperientziaren eta ezagutzearen bidez, euren jakintzea praktika artistiko, ikertzaile eta kuratorialetik transmitiduten dabenak, prestakuntzea errealidade- esparrutik ekinez eregiten da.
Esangura horretan, masterrak proiektu artistiko bati osorik heltzeko gaitasuna emoten dau: proposamenaren aurkezpenetik hasi eta administrazino eta finantza-kudeaketara, produkzino teknikora, marketin eta komunikazino-planak edo kultura-erakunde publiko eta pribatuakaz lankidetza-sareak aktibetea.
Masterrak zortzi mintegi eskainiko ditu eta mintegiotan ondoko gaiak jorratuko dira: Testua eta berbea, artearen, kulturearen eta eskubideen euskarriak, publiko barriak sortzea, praktika kuratorialak, artxiboaren kudeaketea edo garrantzia eta profesionalizazinoagaz, eztabaideagaz, sarea ezagutzeagaz eta lan kolektiboagaz zerikusia daben zeharkako lau arlo eta master amaierako lana.
UPV/EHUk eta Euskal Unibersidade Sistemearen Kalidade Agentziak (Unibasq) egiaztatu eta ziurtatu dau programea.
Aurreinskripzinoak: UPV/EHU
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!