XXXV. Bilbainada Lehiaketeak baditu irabazleak
2023-06-22 11:15 Pil-pileanAlberto Nuñez Baracaldo, euskerazko modalidadean eta Josune Barroeta Etxebarria gaztelaniazkoan, saritu ditue.
Bilboko Udalak bilbainada estiloko kantuen errepertorioa zabaldu eta gaurkotzeko asmoz atontzen dau Bilbainada Lehiaketea, Radio Nervión eta Telebilbaoren laguntzinoagaz. Aurten, XXXV. edizinoan, sari nagusi bi eta zortzi akzesit emon ditue. Casilda Iturrizar Parkeko Pergolako agertokian Aste Nagusiko barikuan egingo dan ekitaldian emongo deutsez sariak irabazleei eta disko baten batuko ditue hamar bilbainada barriak.
Aurtengo edizinoan 27 konposizino aurkeztu dira. Euskerazko modalidadean, Goazen Arriaga izeneko bilbainadea izan da irabazlea, Alberto Nuñez Baracaladok egina. Gaztelaniazko modalidadean, Josune Barroeta Etxebarria saritu dabe, Aquella Siete Calles izeneko konposizinoagaitik. Oroigarria eta 955 euro emongo deutsez pieza bakotxeko egileei.
Akzesitak irabazi dituenei, ostera, 420na euro eta oroigarria jagoke. Honeek dira:
- Pasear Por Bilbao, Manuel Arroyo Giménez.
- Belaunaldi berri bat, Xabier Rementeria eta Roberto Gutiérrez de Rozas.
- Historia de la Plaza Nueva, Ángel María Gorostidi.
- Garrapiñadas de Indautxu, Aurelio Marroquín Gómez eta Markos Basterretxea Zubizarreta.
- Kanpoko Bilbotarra, Juan Carlos Arzamendi Fernández eta Aintzane Arzamendi Morena,
- Soka-Ria, Juan Carlos Arzamendi Fernández.
- A las Bilbainadas, Alberto Númez Baracaldo.
- Gure Tourra, Josune Barroeta Etxebarria.
Gainera, ohorezko sari bi emotea erabagi dau epaimahaiak. Lehenengoa, Jose Antonio Nielfarentzat, La Otxoa, bilbainaden generoa bere abestietan beti presente egon dalako, bai musikan bai letretan.
Anabel Angulok be hartuko dau beste ohorezko saria, Radio Nervion-en egin dauen lan handiagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!