Euskal kantagintza modernoa musikologiatik aztertua
2023-06-22 08:50 MusikeaUda ikastaroa, bagilaren 30an izango da, Bizkaia Aretoan.
Uda ikastaro teoriko-praktiko honen helburua, euskal kantagintza modernoa (1960-2020) ikuspegi
musikologikoetatik aztertzea da, Ruper Ordorikak Totelak eleberrian garatutako fikzinozko katedrearen harian.
Euskal kantagintza modernoaren sasoian, jokera melodiko, harmoniko eta erritmiko nagusiak ez eze, euskal kantuetako berben eraldaketea aztertuko da. Gainera, ikastaroak aukerak eskainiko ditu partaideen artean perfomanceak egiteko.
Jarduerea, publiko orokorrari zuzenduta dago, baina bereziki, unibersidadeko ikasle eta irakasleei, unibersidadekoak ez diran ikasleei eta profesionalei.
Musika tresnak beti izango dira presente ikastaroan, batez be gitarrea, kantuen teoria eta praktikea buztartzeko. Beraz, parte-hartzaileak diran dinamikak erabiliko dira, partaideen artean alkarreragina bilatuz.
UPV/EHUk atondutako uda ikastaroa, bagilaren 30an izango da, Bizkaia Arenan. Ikasleendako, 10 orduko balio akademikoa dau eta aurrez aurreko modalidadean izango da. Zuzendaria, Fermin Etxegoien da.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!