Eguneko azken sarrerak eskuragarri

Bizkaie! 2023-06-21 08:15   Musikea

BBK Bilbao Music Legends Fest-ek egun biko bonuak agortu ditu.

48 ordu barru zabalduko ditu ateak BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiak. Aurtengoa, seigarren edizinoa izango da. Dagoeneko, egun biko bonoak salduta dauzie eta eguneko azkenengo sarrerak soilik geraten dira eskuragarri.

Bagilaren 23an (barikuan), Baionako Willis Drummond rock talde euskaldunak emongo deutso hasierea jaialdiari arratsaldeko 18:30ean. Ondoren joko dute Nikki Hill (Ipar Carolina – AEB) soul-rockaren erregina barriak, Uli Jon Roth (Düsseldorf - Alemania) hard rockeko gitarrista eta Scorpionseko kide ohi mitikoak eta, barikuko kontzertuakaz amaitzeko, hard rockeko The Cult talde britainiarrak.

Los Angelesetik (Kalifornia) etorritako Canned Heat, 60ko hamarkadako blues-rock/boogie talde mitikoari egokituko jako jaialdiaren bigarren egunari (bagilak 24, zapatuya) hasierea emotea. Haren ostean taularatuko dira The Waterboys, rock-folkeko eskoziar talde inspiratzailea; Chris Isaak, rock and roll kantari eta konpositore kaliforniarra; eta Nikki Lane (Hego Carolina - AEB), country-rockeko kantari eta konpositorea, “outlaw country” dalakoaren lehen damea. Haren zuzenekoagaz amaituko dira kontzertuak.

Musikaz gan, jaialdira doazenek hainbat proposamen gastronomiko topauko ditue, baita deskantsua hartzekoak be, barruan zein kanpoan.

Sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu