Antzoki Ibiltaria, ibilbide txirenea Bilbon
2023-06-21 09:20 KultureaGurutze Beitia, Iñaki Maruri eta Mitxel Santamarinaren eskutik.
Garagarrileko zapatu eta domeka guztietan (egunean hiru pase), Antzoki Ibiltaria Bilboko kaleetan ibiliko da gida berezi batzuekaz: Gurutze Beitia, Iñaki Maruri eta Mitxel Santamarina.
Antzezlan Ibiltari dibertigarria izango da, autobus turistikoan egina, uriko gune enblematikoetatik pasauko dana. Pasadizuz, kontakizunez, datu historikoz eta ikutu musikalez betetako ibilbide turistikoa Bilboko kaleetan.
Tourra garagarrilaren 2tik 30era egingo da (zapatu eta domeketan), 65 minutu inguruko iraupena izango dau eta egunean 3 pase eskainiko ditue (10:30, 12:00 eta 13:30).
Ibilbide berezi honetarako sarrerak erosi hemen. Plazak mugatuak dira.
Antzoki Ibiltaria ekimenak ALSAren laguntzea eta Bilboko Udalaren Mogikortasun eta Jasangarritasun arloaren laguntzea izango dau eta autobus turistikoan (Bilbao View City) egingo da.
Publiko guztientzako antzezlana, bilbotarrei zein turistei zuzendua. Ez galdu aire zabaleko ikuskizun ibiltariaren kultur-esperientzia txirene hau, umore eta musika ikutu bereziagaz.
Ibilbidearen hasierea San Mamesen izango da (Luis Briñas, 11) eta amaierea Guggenheim Museoan. Zirimiria besterik ez badau egiten, ikuskizuna aurrera eroango dogu; baina uriola mehatxua bada, bertan behera itxiko dogu. Eguzkiak laguntzen bagaitu, barriz, eguzki kremea erabiltea eta txanoa eroaten aholkatzen dogu.
Fitxa teknikoa
Antzezleak: Gurutze Beitia, Mitxel Santamarina eta Iñaki Maruri.
Zuzendaritzea: Maitane Zalduegi.
Zuzendaritza musikala: Iñaki Maruri.
Koreografía: Maitane Zalduegi.
Testua: Gurutze Beitia.
Diseinu grafikoa eta webgunea: Leire Llano estudio.
Talde teknikoa: Karmelo Usategi.
Sare sozialak eta komunikazinoa: Maité Gonzalez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!