BBVA Fundazinoaren ‘Jakintzaren Mugak’ sariak emon ditue

Bizkaie! 2023-06-21 08:33   Pil-pilean

Atzo arratsaldean, hilak 20, egin da Bilbon XV. edizinoko ekitaldia.

Euskadiko lehendakaria Iñigo Urkulluk, Olatz Garamendi, Pedro Azpiazu eta Jokin Bildarratz sailburuakaz batera, BBVA Fundazinoaren Jakintzaren Mugak XV. edizinoetako sariak banatu ditue Bilboko Euskalduna Jauregian.

Lehendakariak zoriondu eta eskertu egin ditu sarituak, haren esanetan zuon lanari esker gure bizi kalidadea inoiz baino hobea dalako. Lasai gagoz, zuen ekarpenei esker be, gure ondorengoen bizitza hobea izango baita. Gainera, ezagutzearen gizartean bizi nahi badogu, beharrezkoa dala ezagutza hori sortzen daueneran alde egitea, talentuaren alde hain zuzen, nabarmendu dau.

Ezagutzaren Mugak sariak

Ezagutzaren Mugak sariek zientzien, arteen eta humanidadeetan eragin berezia duten ekarpenak aitorten eta sustaten ditue.

Hona hemen aurtengo saridunak:

- Anne L’Huillier, Paul Corkum eta Ferenc Krausz, Oinarrizko Zientzietan.  

- David Baker, Demis Hassabis eta John Jumper Biologia y Biomedikuntzan.

- Alberto Sangiovanni Vincentelli, Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologietan.

- Susan Alberts, Jeanne Altmann eta Marlene Zuk, Ekologian eta Kontserbazinoaren Biologian.

- James Zachos eta Ellen Thomas, Aldaketa Klimatikoan.

- Timothy Besley, Torsten Persson eta Guido Tabellini, Ekonomia, Finantza eta Enpresen Kudeaketan.

- Steven Pinker eta Peter Singer, Humanidade eta Gizarte Zientzietan.

- Thomas Adès, Musikea eta Operean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu