48.500 lagun batu ditu Azkena Rock Festivalak

Bizkaie! 2023-06-20 08:10   Musikea

Jaialdia, 2024ko bagilaren 20, 21 eta 22an bueltauko da.

Gasteizko Azkena Rock Jaialdiak 48.500 ikusle izan ditu hiru egunetan, igaz baino 500 persona gehiago. Batez besteko entzule okupazino mailea hausiz, atontzaileen arabera.

Zenbateko horreek, belaunaldien arteko erreleboa berresten dabe, izan be, fededunek jaialdira joaten jarraitzen dabe. Familien kopuruak gora egin dau, 2022ko edizinoagaz alderatuz % 20, hain zuzen be.

15 eta 23 urte bitarteko gazteentzako Gaztea Bonua lehen aldiz martxan egoteak be, harrera ona izan dau, ikusleen % 18 gazteak izan baitira.

Guztira, 15 nazionalidade baino gehiago badu dira rockaren hitzordu honetan, % 84 publiko nazionala izanez. Beraz, jaialdiak balorazino borobila izan dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu