43,3 miloe umek euren etxeak itxi behar izan ditue munduan

Bizkaie! 2023-06-20 08:52   Pil-pilean

Errefuxiatuen Mundu Eguna da gaur, bagilak 20.

Errefuxiatuen Mundu Egunagaz bat eginez (bagilak 20) UNICEFek ohartarazo dau kopuru handi honek agirian itxi dauela desplazamenduen arrazoiei erantzuna emon eta epe luzerako konponbideak egiteko mundu mailako porrota.

2022aren amaieran, 43,3 miloe ume bizi ziran behartutako lekualdatze-egoeran. Horreetako askoren kasuan, gainera, egoera hori umezario osoan zehar bizi izan dabe. Azken hamarkadan, euren etxeetatik derrigorrean desplazautako umeen kopurua bikoiztu egin da eta gainditu egin dira ume errefuxiatuak eta barruko-desplazatuak babesteko ahalegin guztiak. Ukrainako gerrearen ondorioz, besteak beste, 2 miloe ukrainar ume baino gehiago herrialdetik iges egin dabe eta miloe bat ume baino gehiago herrialde barruan lekuz aldatu dira.

'Azken hamar urtetan, etxetik iges egiteko preminea izan daben umeen kopurua erritmo kezkagarrian igon da eta erantzuteko dogun mundu mailako gaitasuna presino handiaren menpean dago oraindino' esan dau Catherine Russell UNICEFeko zuzendari exekutiboak. Igoera hori mundu osoan jazotako gatazka, krisi eta hondamendi klimatikoen etenbako erasoakaz bat dator. Baina, era berean, agirian ixten dau gobernu askok ez dabela behar ainako erantzunik emoten ume errefuxiatu eta barruko-desplazatuen beharrei erantzuteko; ikasten jarraitu, osasuntsu eta beren potentzial guztia garatzeko aukerea izan deien, adierazo dau.

2022aren desplazautako 43,3 miloe umetatik, ia % 60 (25,8 miloe) barruko desplazautakoak izan gatazkek eta indarkeriak bultzatuta. Ume errefuxiatuen eta asilo-eskatzaileen kopuruak be 17,5 miloeko errekorra lortu ebam eta kopuru horrek ez ditu kontuan hartzen 2023an desplazautakoak, horreen artean, Sudaneko gatazkatik iges egin daben umeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu