Bizkaiko Foru Aldundiak IX. BizkaIdatz Txikia literatur sariak emon ditu

Bizkaie! 2023-06-19 13:13   Kulturea

Bizkaiko ikastetxeetako ume eta gazteen artean irakurteko eta idazteko zaletasuna sustatzea da asmoa.

BizkaIdatzen bederatzigarren edizinoa Bizkaiko Foru Liburutegian egindako sari banaketeagaz amaitu da; sariak Kulturako zuzendari nagusiak, Begoña de Ibarrak, emon ditu.

Bederatzigarren edizio honetan ume eta gazteek kontakizun bat idatzi behar izan dabe istorio biren hasierak jarraituz. Holan, Lola López de Lacallek gaztelaniazko kontakizunei hasierea emon deutse bere "Caramelo" eleberriagaz eta Aiala Garabietak euskerazko istorioaren hasierea proponidu dau "Nomada" izeneko kontakizunaren bitartez.

Caramelo nobelearen testuak Elisabeth Pérez Fernándezek ilustrau ditu eta Iñaki Landa izan da Nomada kontakizunaren azaleko irudiaren sortzailea.

Bizkaiko Foru Aldundiak literatur sorkuntzea eta irakurketea sustatzen ditu BizkaIdatz Txikia literatur lehiaketeari esker. Aurten Kirikiño Ikastola, Gurutzeta HLHI, Vizcaya Ikastetxea, Begoñazpi Ikastola, Lauro Ikastola eta Balmaseda BHI ikastetxeetako ikasleak saritu ditue.

Euskerazko kontakizunen modalidadean, Aiala Garabieta Oribe, Idoia Barrondo Etxebeste eta Marta Goikoetxea Nagore epaimahaikideek Nomada lanaren jarraipena diran lan honeek saritu ditu:

Umeen kategoria, I. taldea: Asier Intxaurbe Jauregizar, Amazigagoa?.

Umeen kategoria, II. taldea: Nahia Torres Domínguez, Nomada.

Gazteen kategoria, III. taldea: Jon Burgoa Abos, Basamortuko Printzea.

Gazteen kategoria, IV. taldea: Mario Tellechea Villa, Nomada.

Era berean, gaztelaniazko kontakizunaren modalidadean, Lola López de Lacallek, Emilia Arias Domínguezek eta Andoni Abenójar Martínez de Eulatek osotutako epaimahaiak Lola López de Lacalleren Caramelo kontakizunaren jarraipena izan diran honako lan honeek saritu ditu:

Umeen kategoria, I. taldea: Zoe Atxaga Álvarez, Caramelo lanari esker.

Umeen kategoria, II. taldea: Maia De Torres Gutiérrez, Aquarium.

Gazteen kategoria, III. taldea: Paul Rodríguez Pérez, Caramelo y el tesoro de Mahoma.

Gazteen kategoria, IV. taldea: Xabier Rodríguez Garay, Caramelo izenburuko lanari esker.

2022ko urriaren 25ean edegi eben parte hartzeko epea eta 2023ko zezeilaren 10era arte egon zan zabalik. Parte hartu daben ume eta gazteek epe horretan landu behar izan ditue euren proposamenak, lau eta bost orrialde arteko luzerako lanotan.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2015ean jarri eban martxan BizkaIdatz Txikia ume eta gazteentzako literatur lehiaketea, Bizkaiko ikastetxeetako ume eta gazteen artean irakurteko eta idazteko zaletasuna sustatzeko.

Bederatzi edizino honeetan 1.728 parte-hartzaile izan dira: 611 mutil eta 1.117 neska. Hizkuntzeari jagokonez, 809k euskearaz idaztea erabagi dabe eta 919k gaztelaniaz. Azkenik, kategoriei jagokenez, 730 umek parte hartu daben umeen kategorietan eta 998 idazlek, barriz, gazteen kategorietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu