Hector Parrak 'Orgia' operea estreinauko dau

Bizkaie! 2023-06-19 13:16   Musikea

Mundu mailako estreinaldia izango da.

Arriaga Antzokiak azkenaldiko erronkarik pozgarrienetako bati egingo deutso aurre aste honetan, izan be, opera barri baten mundu mailako estreinaldia izango baita bertan, Arriaga Antzokiak berak Gran Teatre del Liceu eta Castell Peralada Jaialdiagaz batera produzidutako opera barriarena, hain zuzen.

Orgia obrearen estreinaldia da, Hèctor Parrak Pier Paolo Pasolini artista italiarrak 60ko hamarkadaren bigarren erdian sinatu eban izen bereko obran oinarrituta. Bagilaren 22an eta 24an izango da.  

Calixto Bieito Arriaga Antzokiko eszena-zuzendari eta entzute handiko artisteak egin dau operearen libretoa, funtsezko premisa bati eutsiz: Pasoliniren jatorrizko obrearen bihotza jasotea.

Hèctor Parrak hiru ahots bakarlari eta ensemble instrumental bat izan ditu gogoan opera honetarako, nazinoarteko lehen mailako interpreteak dira horiek guztiak: Ausrine Stundyte, Leigh Melrose eta Jone Martínez.

Hèctor Parraren erakusketea

Orgia obrearen estreinaldiari balio erantsia emoteko, hilaren 22an eta 24an Arriagara joaten diran ikusleek opera barri horri lotutako erakusketea ikusi ahal izango dabe Areto Isabeldarrean.

Sarrerak hemen eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu