Kax-kax-kax! musika eta literatureari buruzko euskeraz egindako ikuskizuna

Bizkaie! 2023-06-16 13:11   Kulturea

Bagilaren 20an, 19:00retan, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Katixa Agirre idazleak eta Maite Larburuk abeslariak indarrak batuko ditue kantaldi eta ipuin batean, letra eta abestien artean, diziplina bien artean sortzen dan dinamikan.

Bizitea edegiten diran edo ez diran ate-joko bat dala adierazoten dau ikuskizunak. Ate horreek zeharkatzen ausartzen garen edo ez, publikoa barrura sartzeko edo akaso kanpoan geratzeko animetan ditu.

Katixa Aguirre (Vitoria-Gasteiz)

Sua falta zaigu (Elkar, 2007) eta Habitat (Elkar, 2009) liburu bildumak argitaratu ditu. Ume eta gazteentzako liburu askoren ondoren, 2015ean bere lehen eleberria argitaratu eban, Atertu arte Itxaron (Elkar, 2015). 111 Akademia Saria merezidu dauen road eleberria, gaztelaniara itzulita, Los Turistas Desganados (Pre-textos, 2017) izenburupean eta daniera eta bulgariera lako hizkuntzetara be itzulia. Amek ez dute (Elkar), Las madres no eta De nuevo Centauro (Tránsito) liburuak be argitaratu ditu.

Maite Larburu

Hernani eta Amsterdam artean bizi dan biolin-jole nomadea da. Azken uri hori erabilten dau, besteak beste, Herbehereetan, Belgikan eta Frantzian freelance moduan joteko. Josh Cheatham biola estadubatuarragaz batera Neighbor bikotea sortu eban eta Ura patrikan (2013) debuta argitaratu eban. Aurrerago, Hau (2016) diskoa plazaratu eban eta Carlos Taroncher klarinetista valentziarrak bertan parte hartu eban. 2019an, Hezurren azpian argitaratu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu