'Beltza', Piztiak taldearen bideo barria

Bizkaie! 2023-06-16 09:58   Musikea

Bideo barria Josu Aranbarrik egin dau.

Piztiak taldearen 30 urteak ospatzeko eta igaz atara eben XXX diskoagaz amaitzeko, Beltza abestiaren bideoa atara barri dabe. Abestiak, 1991ekoa, TU-K taldetik Piztiak taldera emon zan eraldaketea erakusten dau, pop iluna eta britaniar kutxua aldarrikatuz. Josu Aranbarrik sortutako abestia da.

Produkzinoa, Piztiak eta Juan Carlos Perez-en artean egin eben, azken hau Itoiz taldekoa. Gainera, Jean Phocasek egin zituan grabaketa lanak, Lasarteko Elkar-en estudioetan.

Bideo honegaz XXX abenturea amaitutzat emoten dabe, irailean proiektu barria aurkezteko asmoz.

Ikusi hemen bideoklipa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu