Ikasleen % 98,07k gainditu dabe Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoa

Bizkaie! 2023-06-16 08:23   Pil-pilean

Hautagai gehien-gehienek gainditu dabe probea.

Batxillergoko 12.049 ikasleetatik 11.817k gainditu dabe Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoko (USE) sarbide fasea, Euskal Herriko Unibersidadearen lehenengo datuen arabera. Urtero ohikoa izaten dan lez, hautagai gehien-gehinek gainditu dabe probea, zehatz esanda, % 98,07k.

USEk fase bi ditu: sarbide fasea, unibersidadeko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dana; eta onarpen fasea, borondatezkoa, lehenengo faseko kalifikazinoa hobetzeko balio dauena. Horrezaz aparte, onarpen faseko irakasgai batzuen azterketak egiteko izena emon eben Goi Mailako Heziketa Zikloetako 815 ikaslek.

Bizkaia, barriro lez, batez bestekotik behera ibili da 2023ko Ohiko Deialdi honetan. Arabako eta Gipuzkoako campusetan USE egin dabenen artean, % 98 pasautxuk gainditu dabe, baina Bizkaiko % 97,79ak behera eragin deutso erkidegoko batez bestekoari. Ereduei jagokenez, euskeraz egin dabenen % 98k gainditu dabe eta gaztelaniazkoen % 95ek. Berrikusketak eskatu ahal izango dira bagilaren 28 eta 29an.

Honako hau Ohiko Deialdia izan da. Ezohikoa garagarrilaren 5, 6 eta 7an izango da eta bagilaren 22an hasiko da deialdi horretako matrikulazinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu