Hasibarri dagoz 51. Udako Ikastaroak

Bizkaie! 2023-06-15 08:43   Kulturea

Tolosan da gaur hitzordua 09:00etatik 17:00etara.

Gaur, hilak 15, Hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa arnasguneetan izenburukoan, taldea bete eta itxaron zerrendea zabalik dagoan horretan ondoko gogoetak egingo ditue: Giza eta gizarte zientzietako hainbat diziplinak eta teoria feministeak agirian itxi dabe azken hamarkadetan hizkuntzea hautu eta praktiken baldintzagarri handienetakoa generoa dala. Horren harian, generoaren aldagaiak euskerearen bizibarritze prozesuan dauen eragina gogoetagai dabe azken urteetan euskalgintzako hainbat eragilek. Era berean, mobimentu feministan be garrantzia hartu dau hizkuntzearen auziari buruzko gogoetak. Datu batzuk esanguratsuak dira: emakumeek euskera gehiago erabilten dabe eremu soziolinguistiko gehienetan (euskera hegemonikoa dan guneak salbuespen) eta edade tarte guztietan (edadekoak kenduta).

Horrezaz gan, emakumezkoen konpromisoa be handiagoa da (Euskaraldiaren orain arteko aldietan % 60tik gora emakumeak). Argi dago, beraz, euskerearen bizibarritzean eragiteko politika publiko egokiak diseinetako edota arlo horretako gizarte eragileen estrategia eta ekintzak zuzen erabagiteko, garrantzitsua dala hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa hori aztertzea. Azken urteetan bidea egiten gabizen gogoeta zein ikerketa lerroa da. Halan da be, ikerketa zehatz eta gorpuztuak ez dira asko oraindino. Arnasguneen ezaugarriakaitik, gune aproposak dira ikerketa sendo bat bideratzeko. Batetik, horretarako ernamuin bat izan nahi dau ikastaro honek. Bestetik, arnasguneen iraupenerako ezinbestekoa da generoaren aldagaia aintzat hartzea eta horretan be jarriko dau alea.

Tolosako jardunaldia alkarlanean atondu dabe UEUk eta Euskalgintzearen Kontseiluak.

Informazino gehiago hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu