3.700 ume baino gehiagori eskola-curriculumeko ikasgaiak sendotzen lagundu jake
2023-06-13 13:35 KultureaArtea Ikasbidek 25 urte bete ditu.
Aurten, Euskal Herriko sei ikastetxetako 118 ikaslek, sei eta hamabi urte bitartekoek, irudimenez betetako lan ederrak sortu ditue, Museoko Hezkuntza gunean ikusgai jarritakoak.
Ingurumen-jasangarritasuna aurtengo proposamen artistiko ugariren inspirazino-iturria izan da, izan be, uraren garrantzia, birzikletea, ingurumena jagotea edo konsumo arduratsua dira programan jorratutako gaietako batzuk. Ganera, erakusketan material jasangarriak erabili dira eta horrek karbono-aztarna % 80 murriztea ekarri dau.
BBK-k eta Guggenheim Bilbao Museoak lankidetza historikoari eusten deutse programa berriak jorratzeko helburuz; ikuspegi barritzaileak eta sortzaileak eskaintzen dituen programeak arte garaikidea hobeto ezagutu eta ulertzeko, publiko mueta guztien artean zabaltzeko eta Bizkaiko gizartearen garapen sozial eta kulturala bultzatzeko.
Artea Ikasbide
25 urte honeetan Euskal Herri osoko 3.770 ikasle, 34 artista eta 148 ikastetxe lankidetzan ibili dira Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza eta Programa Publikoen Zuzendaritzeagaz programa hau garatzeko.
25 urteko ibilbidean tokiko 34 artistak parte hartu dabe programan, ikasturtean zehar ikastetxeetara joanez, ikasleak ezagutuz eta hareen ingurunean sartuz. Esperientzia aberasgarria izan da, euren garapen personalean nahiz profesionalean. Irakasleek programa honek ikasleen motibazinoa eta ilusinoa pizten dituala, irakasgaiak hobeto ulertzen laguntzen deutsela eta beren autoestimua sustatzen dauela nabarmendu dabe.
Artea Ikasbide Guggenheim Bilbao Museoak eta BBK-k bultzatutako programea da eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordetzearen Hezkuntza Ikaskuntza eta Barrikuntza arloaren laguntzea be jasoten dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!