Udalak San Andres eleizako 3D kartografia digitala eta planoak egiteko zerbitzuak kontratau ditu
2023-06-13 10:23 KultureaHerritarrek modu birtualean ikusi ahal izango dabe herriko eleizea.
Helburua eraikinaren kartografia eguneratua izatea da, ondorengo zaharbarritze-proiektuak egiteko aukerea izateko eta, bestetik, monumentuak gaur egun dauen egoerea zehetasunez dokumentau eta, eraikina barrriro edegi arte, herritarrek eraikinaz modu birtualean gozetako aukerea izan deien. Lanok Udalak San Andres parrokia zaharbarritzeko lanetan laguntzeko konpromisoaren barruan sartzen dira.
Kartografia digitala ahalik eta azkarren kontratau eta planoak jasoteko beharra Eibarko eraikin historiko baten gitxieneko dokumentazino grafiko eguneraturik ez egoteak eragin dau lanei ekitea, izan be, Eibarko Udalak babestu eta jagon egin behar ditu Uri Antolamendurako Plan Orokorrean jasotako Kultura Ondarearen Katalogoaren arabera sailkatutako eraikinak. San Andres eleizari babes handiena emoten jako, A mailakoa, indarrean dagoan planeamenduan, hau da, babes berezikoa, eraikin hori monumentu izendapenaz katalogauta eta interes kulturaleko ondasun le kalifikauta baitago 2005-02-15ean (2005031 EHAA).
Era berean, udalerriko monumentu historiko garrantzitsuenetako bat itxita egoteak herritarrak eta bisitariak bertara era birtualean sartzea dakar eta udalerriko ondarea ezagutzera emoteko teknologia barriak erabiltea.
Kontratautako lanarekin hiru dimensinoko puntu-hodei bat lortuko da, laser-eskanerraren bidez, Eibarko San Andres eleizaren barrualdearen, kanpoko fatxaden eta teilatupearen egungo egoerearen barri emoteko; eta, puntu-hodei horretan eta beharrezko argazki panoramikoetan oinarrituta, higiezinaren bisita birtual bat egin ahal izango da, kanpoko aldearen lau panoramika eta barrruko sei panoramika tartean dirala, higiezinaren espazio nagusiak ezagutzeko aukerea dago. Era berean, elementu garrantzitsuenak ikusteko, kalidade handiko argazkiak be egingo dira (erretaula nagusiaren gorputz guztiak, organoa, aldareak, gangailaren gakoak, nerbioak, kolomak...). Eta horreez gan, beheko pisuko oinarri planimetrikoa egingo da dwg formatuan, gangailak, teilatupea, estalgia, kanpoko altxaerak eta eraikinaren geometriaren zazpi sekzino (luzetarakoak bi eta bost zeharkakoak) hartuta, inguratzaileen geruza bereiziak, barne-trenkadea, arotzeria eta bestelakoak jasota.
Kontuak kontu, 2023ko udal-aurrekontuan partida bat dago Urigintza Sailaren barruan Ego Ibarra Batzordeak holan eskatuta, San Andres eleizeari buruzko 3D-ko dokumental bat egiteko asmoa baiteban. Proiektu hori, zoritxarrez, bazterrean itxi behar izan da, 2023ko urtarrilaren 19an eleizako dobeletako bat jausi eta Gipuzkoako Gotzaindegiak 2023ko apirilean eleizea zarratzea erabagi eban eraikinaren erabiltzaileen segurtasuna erabat bermatuta ez egoala ikusita, beharrezko barrizte lanak egin arte.
Azkenik, Udalak eskertu egiten dau eleizearen inguruko bizilagunen erantzun ona, Eibarko tenplua eskaneetako lana egin ahal izateko beharrezkoa baita hareen etxeetara sartzea. Cuadrante Arquitectura y Oficina Técnica enpresa espezializatua daborduko badabil lanean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!