Mahlerren sinfonia monumentalak 400 musikari batuko ditu

Bizkaie! 2023-06-13 08:38   Musikea

Donostiako 84. Musika Hamabostaldia, abuztuaren 3tik irailaren 1era.

Udako hitzordu kultural zaharrenen artean dago Donostiako Musika Hamabostaldia, aurtengo abuztuan 84. edizinoa beteko dau. Hain zuzen be, abuztuaren 3an ekingo deutse egitarauari eta, irailaren 1era arte, dozenaka kontzertu izango dira aukeran, uriko leku enblematikoetan zein inguruko beste herri batzuetan.

Musika tradizionalaren eta garaikidearen genero ugari batuko ditu 84. Musika Hamabostaldiak, zarzuelea zein operatik hasi eta ganbera musikaraino. Aurten, ziklo sinfonikoei emon nahi deutse garrantzia, hala nola, Mahlerren 8. sinfonia monumentala, 400 musikari batuko ditu eszenatokian. Bakarlari atalean, barriz, Pablo Hernandez, Mitsuko Uchida, Anne-Sophie Mutter, Grigory Sokolov eta Hilary Hahn izango dira.

Hamabostaldiak bere espirituari jarraitzeko, ohiko zikloei eutsiko deutso: Kursaaleko ziklo sinfonikoa, antxinako musikearena, ganberakoa, musika garaikidekoa, organokoa, interprete gazteena eta Musikea Atxaki, jantzarako hitzorduak eta umeentzako diseinautako proposamenak ahaztu barik.

Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Lapurdiko txoko ugaritara helduko dira kontzertuak. Dana dala, Hamabostaldiko agertoki gehienak uriburuan dagoz: San Telmo Museoa, Artzain Onaren katedrala, Tabakalera, Victoria Eugenia, Kursaal...

Ikuskizun guztietarako sarrerak be eskuragarri dagoz hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu