'30-30-30' erakusketeak 2022an egindako 78 argazki dakarz

Bizkaie! 2023-06-13 08:08   Kulturea

Bagilaren 14tik urriaren 15era.



Ramón Esparza komisario-lanetan dala, Bilbok eta haren metropoli-eremuak azken hiru hamarkadetan bizi izandako aldaketak erakustea da asmoa. Horretarako, Bilbao Metropoli-30ek, Bilboko Arte Eder Museoak eta Metro Bilbaok Corinne Vionnet (Valais, Suitza, 1969), Vanessa Winship (Barton-upon-Humber, Erresuma Batua, 1960) eta María Azkarate (Vitoria-Gasteiz, 1977) argazkilariak konbidau ditue.

Bilbao Metropoli-30 Bilbao Metropolitarra Birbizteko Alkartearen enkarguari eutsiz, itsasadarraren uri-ardatzaren eta bertako biztanleen fisonomia irudikatzeko orain 3o urte alkarteak berak bultzatutako ekimena berrargitaratzen dau. Orduko haretan, Ramon Espartzaren komisariotzeagaz, nazinoarteko sei argazkilaria konbidau zituen eta horreen lana 86 erretratutan gauzatu zan. Erretratu horreek liburu batean erreproduzidu eta hainbat egoitzatan erakutsi zituen, besteak beste, 1993an, Ria de Hierro izenagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu