Gau Zuriak 31 proposamen artistiko eskainiko ditu

Bizkaie! 2023-06-09 12:44   Kulturea

Bagilaren 16an eta 17an Bilbon.

Uriko eraikin, kale eta plazak eraldatuko dituen 31 esku-hartze artistiko dakarz egitarauak, horreetako asko argietan eta ikusizko efektuetan oinarrituta. Jarduera guztiak doban izango dira, bagilaren 16an eta 17an.

Aurtengo egitarauan, eskulturak, intalazino interaktiboak, soinuzko eskulturak, formatu handiko jolasak eta musikea eta jantza ikuskizunak egongo dirala aurreratu dabe. Jarduerak, Bilboko 26 lekutara helduko dira, besteak beste, Eleiz Museora, Santiago katedralera, Arriaga plazara, Uribitartera, Zabalgune plazara, Alkarte Filarmonikora eta Deustuko zubira.

Egitarau zabalaren barruan, jantza ikuskizun ibiltari bi be izango dira, urian han eta hemen.

Aurreko urteetan legez, familia osoak ekitaldi berezi honetaz gozetea da helburu, hortaz, instalazinoak 19:30etik 00:30era bisitau ahal izango dira, eta egunez zein gauez ondo ikusteko eran atonduko ditue.

Era berean, uriko erakunde kultural batzuek bat egingo dabe Gau Zuriagaz. Bilboko Arte Eder Museoa eta Azkuna Zentroa zabalik egongo dira iluntzeko 00:30ak arte. Arte Eder Museoaren kasuan, Orionne Vionnet, Vanessa Winship eta Maria Azkarate-en Bilbao Metropoli 30-30-30 edo Sergio Prego-ren Trece a Centauro erakusketak bisitat ahal izango dira.

Informazino gehiago hemen

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu