Santutxu Kolorea, bagilaren 9tik 11ra

Bizkaie! 2023-06-09 10:57   Kulturea

Folklorez beteriko hiru egun izango dira, hango eta hemengo jantzakaz.

Bilboko Udaleko Kultura, Gobernantza Sailak eta Gaztedi Dantzari taldeak atonduta, Santutxo Kolorea folkore jaialdia izango da bagilaren 9tik 11ra Bilbon. Alabaina, jantza ezin da gozau musikarik barik, hori dala eta, jantza taldeez gan, musika taldeak be izango dira.

Santutxu Kolorea bagilaren 9an, barikuan, jarriko da martxan, 19:00retan, Kimua Dantza Kolektiboaren GenEroa ikuskizunagaz. Ondoren, 20:00etan, Inguma Taldearen kalejira musikala izango da Karmelo plazan hasita.

Zapatuan, hilaren 10ean, Gaztediko txistularien kalejireagaz hasiko da eguna 10:00etan eta Gaztedi Dantzari Taldeak jarraituko dau, 12:00etan. Arratsaldeko 19:00retan, euskal jantzak Karmelo Plazan izango dira Goizaldi Dantza Taldea (Donostia) eta Gaztedi Dantzari Taldea (Bilbao) taldeen eskutik. Amaitzeko, 20:30ean kalejirea izango da Lander Txato & Cia-ren esktutik, Karmelo plazan hasita.

Domekan, hilaren 11an, 10:00etan, Gaztediko, Bilboko eta Beasaingo gaiteroek kalejirea egingo dabe Santutxun eta eguerdiko 11:45ean erraldoien desfilearen txandea izango da: Kietb Erraldoiak (Bermeo), Beasaingo Erraldoiak (Beasain), Donibane Auzoko Erraldoiak (Iruñea) Mairuek Gaztediko Erraldoiak (Bilbo) konparsek parte hartuko dabe, azkenengo horrek 30. urterrena beteten ditu aurten. Eguerdiko 14:00etan, erraldoien jantzek agur esango deutse Santutxu Koloreari Karmelo plazan.

Informazino gehiago hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu