Susy Shock artistearen hitzaldia, Zinegoak Jaialdian
2023-06-08 10:17 KultureaProiekzionez gan, hainbat jarduera aurreikusten ditu Udaleko Gazteriak.
Gaylesbotrans-Zinegoak Nazinoarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren Getxoko hedapenak, aurten, proiekzinoez gain, hainbat jarduera aurreikusten ditu Udaleko Gazteria Zerbitzuak. Bagilaren 16, 23 eta 25ean eta irailaren 13an egingo dira.
Datorren barikuan, bagilaren 16an, emongo jako hasierea egitarauari, Raul Barreraren Arnasa euskerazko film laburraren proiekzinoagaz. Ikus-entzunezkoari harrerea emoteko, sexologia eta genero bardintasuneko profesionalak izango dira, Romoko Gaztelekuan.
Hori ez ezik, Munduko familiarik onena izeneko ipuin kontaketa eta euskerazko musika saioa be aurreikusten da Getxo Elkatergian (Areeta).
Proiekzinoa eta tailerra 11 eta 17 urte arteko gazteentzat dira. Ekimenotan parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena emotea 635 706 526 telefono-zenbakian. Ipuin-kontalaria, barriz, 5 eta 11 urte bitarteko gazteentzat da eta 688 812 886 telefono-zenbakira deitu beharko da izena emoteko. Ekitaldi biak, 18:00etan izango dira.
Aurrerago, hilaren 23an, Arnasa filmaren proiekzinoa eta tailerra egingo da Algortako Gaztelekuan (izena emoteko 688 840 356). Gainera, egun berean, 19:00retan, Romo Kultur Etxea-RKEk Sébastien Lifshitzek Casa Susanna dokumentala eskainiko dau.
Hilaren 25ean, Ines Bermejo eta Julen Nafarrete getxotarren Gu ere bagara proiektua oinarri dauen amamen eta aititen istorioak erakutsiko ditue RKEn, arratsaldeko 18:30ean.
Ekimenei amaierea emoteko Susy Shock-en tailer, hitzaldi eta saio musikala izango da, irailaren 13an, Romo Kultur Etxean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!