EHUk Ozeanoen Munduko Eguna ospatuko dau

Bizkaie! 2023-06-08 09:14   Kulturea

G9ko G9Missions proiektuak sustatuko Itsaso Bete Zientzia jardueraren sariak banatuko dira.

Planeta ozeanikoa da: korronteak aldetzen ari dira goiburupean, Euskal Herriko Unibertsitateak bat egin dau Ozeanoen Munduko Eguna ospakizunakaz. Gizakiek ozeanoan dauken eragina komunikatu, zabaldu eta konzientziatzea du helburu.

Eginkizun horretan oinarritzen da G9 Unibersidade taldea, EHU haren parte dena. Hobeto esaterako, EHUk eta Balear Uharteetako Unibersidadeak atonduta, parte hartu daben unibersidade guztiekin jarduera komun bat diseinatu dute, ‘un mar de ciencia’ izenekoa.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako lehiaketa da, itsasoko ekosistemak babestu eta berrezkuratzea inspiratutako literatura eta arte lanak aurkeztean datzana, beti ere lan taldean.

Ikastetxe ezbardinetako 554 ikaslek hartu eben parte errokean, Abusu Ikastola (LH 6. Maila) eta Txindugi BHI (BH 2. Maila) izan da irabazleak literatura modalitatean. Artistikoan barriz, Anoetako Herri Ikastola (LH 6. Maila) eta Uribe Kosta Institutua (BH 1. Maila) izan dira irabazleak.

Saria banaketa, bagilaren 8an izango da 19:30ean, Bilboko Itsas Museoan.

Horrekin batera, Kontuz! Ez nazazu zapaldu Proiektuaren emaitzak be aurkeztuko dira. Plentziako Itsas Estazioko ikasle batek bultzatuta, helburua parte hartzaileak euskal kostaldera hurbiltzea da. 

Lehen eta bigarren hezkuntzako azken urteetako 28 ikastetxek eta 700 ikaslek hartu dabe parte ekimenan. Ekitaldia, Bizkaia Aretoan izango da. 

Egitaraua

10:30: Kontuz! Ez nazazu zapaldu! proiektuaren ikuspegi orokorra.
10:40: Fernando Plazaola EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoaren agurra.
10:45: Ulf Jondelius, Historia Naturaleko Suediako Museoko zuzendariaren hitzaldia.
11:20: Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko (CIMASUB) film laburren emanaldia.
12:00: MATERi (ingurumen-hezkuntzako zentro berritzailea) buruzko hitzaldi dibulgatzailea,
12:15: Sari banaketa EHUko Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren eskutik.
13:00: Posterren erakusketara bisita eta lunch-a.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu